2018/06/22

HERRI KIROLAK

Eskolako azken eguna ospatzeko herri kirol jaialdi bikaina izan dugu eskolan! Mila esker parte hartzaile guztiei! UDA ONA PASA! HERRI KIROLAK

MAKINAK

Kostata baina lortu dugu! MAKINAK

2018/06/18

HONDARRIBIKO EGONALDIA

Zeinen ongi pasa genuen Hondarribin!! Pirata Egonaldia- Albizturgo eskola 2018-06-07/2018-06-08 Hondarribiko egonaldia

2018/05/24

LIZARTZAN TOPAKETAK


Kaixo lagunok,

Pasa den ostegunean Lizartzara joan ginen, bertan Lizartza eta Altzoko lagunekin elkartuz jolas asko egin genituen. Ume asko elkartu ginenez bi taldetan banatu behar izan genuen, Haur Hezkuntzakoak eliz azpian eta Lehen Hezkuntzakoak berriz frontoian ibili ginen. Hainbat jolasetan primeran pasa  eta ederki gosetu ondoren, eskola ondoko parkean elkartu ginen denok hamaiketako goxo bat egitera.

EDERKI PASA GENUEN!!!!!

EA NOIZ ELKARTZEN GAREN BERRIZ!!!!!!! LIZARTZA TOPAKETA

2018/05/17

GURE BELTXITA ETA MORENITA PORTATZEN ARI DIRA. EGUNERO ARRAUTZ BAT JASOTZEKO AUKERA DUGU. ASTELEHENETAN ALDIZ 3 JASOTZEN DITUGU, ETA BEGIRA ZERTARAKO ERABILI DIREN ASTE HONETAKO ARRAUTZAK. ESKERRIK ASKO MAREN. EDERRAK ZEUDEN MADALENAK.

2018/05/15

BASORA TXANGOA

KAIXO DENOI!! EGURALDIA LAGUN OSTIRALEAN BASORA TXANGOA EGIN GENUEN. SORPRESA ASKOREKIN TOPATU GINEN... EDERRA IZAN ZEN BASOA

2018/05/09

TINKO TOLOSAN

ATZO TOLOSAN IZAN GINEN "KOKO" FILMA IKUSTEN.
ASKO GUSTATU ZITZAIGUN FILMA. ONDOREN HAMAIKETAKOA PARKEAN EGIN ETA BERTAN JOLASTU GENUEN.
ONDO PASA GENUEN GOIZA!!!!!


TINKO TOLOSAN

2018/05/05


ANTZERKI TOPAKETAK BIDEGOIANEN


Maiatzaren 3an Bidegoianen elkartu ginen Aizarna, Errezil, Bidegoian eta Albizturko ikasleak.
Antzerki, dantza, bertso eta jolas ugariz gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Azken bertsoan gogora arazi ziguten datorren ikasturtean guri tokatzen zaigula antolatzea. Lasai, zerbait egingo dugu eta!!!

Eskerrik asko denoi, elkarrekin gozatzeko aukera emateagatik. 




ANTZERKI TOPAKETAK