2015/05/29

ANTZERKI TOPAKETAK

                       Maiatzak 19an Albizturren antzerki topaketak ospatu genituen.  Errezil, Aizarna, Bidania-Goiatz eta gu (Albiztur). Goizean 4 eskoletakoek antzerkiak eta musika emanaldiak egin genituen eta ikusgarriena errezilgoek egin zuten "cups song" emanaldia  izan zen. 4 eskolak elkarrekin, etxetik ekarritako otartekoak jan genituen.




Arratsaldez Antzara jokua egin genuen zikloka jarrita, ziklo bakoitzean 4 talde zeuden urdinak, gorriak ,horiak eta berdeak. Antzara jokuan guk prestatutako aginduak zeuden eta ederki pasa genuen,
plazari buelta emanez, euskal abestiak abestuz...








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina