2015/05/15

LIZARTZA, ALTZO ETA ALBIZTUR BERRIRO ERE ELKARREKIN

Atzo, maiatzak 14, Lizartzara joan ginen HH eta LHko ikassleak, 2 urtekoak izan ezik Han berriro ere  Altzo eta Lizartzakoekin elkartu eta ederki pasatzera.
Atzokoan eguna pasatzera joan ginen eta geure ogitartekoak hartuta joan ginen.
Goizetik jolas polit batzuk egin genituen, gehien gustatu zitzaiguna KOLTXO PLANTXA izenekoa izan zen, nahikoa gozatu genuen 11:00ak arte. Gero hamaiketakoa egin eta bertako parke eta zelaiaz gozatzeko aukera izan genuen, eguraldiak ere lagundu bait zuen. Bazkadu ondoren, eguraldiaren aldaketarekin batera kultur aretora joan ginen eta bertan antzerki, kantu eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen . Ikuskizun polita izan zen benetan!!!
EA DATORREN IKASTURTEAN BERRIRO ERE ELKARTZEN GAREN!!!!!!!!





.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina