2015/11/02

Ostiralean Azpeitiko Garagune zentroko lagunak etorri ziren eta elkarrekin gabonetarako zuhaitza egiten hasi ginen. Kafe kapsulak hustu, garbitu, kartoia moztu. Lan handia izan zen baina ederki pasa genuen. Txikiak barruraino bustita bukatu zuten eta besteak berriz, eskuko minez. Uff gainera Olatzek esan zigun motel ikusi gintula eta lana bukatzeko gelditu zitzaigun. Eskolan denborarik ez dugunez, kafe kapsulak, etxera eramatea erabaki dugu, ea denen artean bukatzen dugun. Hurrengoan etortzerako dena prest izango dugu eta montatzen hasiko gara. Mila esker zuen bizkotxo, irripar eta besarkadengatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina