2011/10/20

5.eta 6. mailakoen buruhausteak

Eiffel dorreak altueran  324m ditu eta oinarriaren azalerak 15600,01m²  ditu, guk 1mko altuera duen dorrea egin nahi dugu. Zenbateko oinarria aterako da? m²tan adierazi.



Tolosan gaude eta Italiako Astira joateko 12h 17min daude Tolousera iritsi garenean gasolina amaitu zaigu eta gasolindegira joan gara eta han 95min gelditu gara.
Astira iritsi baino lehenago Aix-en-Provence kotxea hondatu zaigu eta konpontzeko 60min behar izan ditugu, eta gero zuzenean joan gara Astiraino.Azkenean 1197Km egin ditugu.
Zenbat denbora gehiago behar izan dugu Tolosatik Astira joateko? Eta zenbat denbora behar izan dugu Astira iristen?



Abioi baten deposituan 2564 litro erregai daude, abioiari erregaiaren 1/2 galdu zaio baina gasolindegian beste 67 litro bete ditugu.
Abioi istripua pasa zaigu eta deposituari zulo txiki bat egin zaio, ordu bakoitzeko
 3 litro galtzen zaizkio. 37h pasa eta gero  zenbat litrorekin gelditu da abioia?



Jonek tarta baten errezeta dauka, pertsona bakoitzari tartaren 1/5 tokatzen zaio. Zenbat tarta egin behar ditu 30 pertsonentzat? Eta 35entzat?



Lorategi batean arrosak, krabelinak, margaritak, kalak eta orkideak daude. Arrosak lorategiaren 1/10 dira, krabelinak 1/6, margaritak1/3, kalak 1/6 eta orkideak 7/30. Denera 300 lore daudela jakinda, mota bakoitzeko zenbat lore daude?



Depositu batetik segunduro 1000 litro ur ateratzen baldin badira, zenbat litro ur botako ditu 2h eta 30min ?



Estutxe batek lau euro balio du, Anderrek zentimo 1 dauka eta bere lagunak zor zizkion 2€ itzuli dizkio. Egunero bere gurasoek 5 zentimo ematen badiote, zenbat egun eta zenbat ordu barru erosi ahal izango du estutxea?

3. ETA 4. MAILAKOEN PROBLEMAK

48 arrautzekin zenbat dozena dauzkagu?


Albizturtik Berrobira  12 km eta 2m daude. Zenbat metro  egongo dira Berrobitik Albizturera? Eta zenbat zentimetro?


Diametro batek 2,5cm neurtzen du. Horren erradioak zenbat neurtuko du?


Aritzek 14€ko paga du estean. Zenbat gastatu  dezake egunean?


Nere etxetik baserrira 2km eta 5m daude. Zenbat metro daude etxetik baserrira?


Edurnek 4kmko mendia igo zuen, zenbat falta zaizkio 8.000m egiteko?


Robot batek 20 orri ordu beten irakurtzen baditu, 500 orriko liburu bat  zenbat denboran irakurriko du?


Pertxona batek 10€ lortzen ditu ordu bat lana egiteagatik, 200€ lortzeko zenbat lan egin behar du?





1. eta 2. MAILAKOEN PROBLEMAK

PROBLEMA HAUEK EA ASMATZEN DITUZUEN


HOGEI KATU DAUZKAGU ETA BESTE HOGEI EMAN DIZKIGUTE. ORAIN ZENBAT  KATU DAUZKAGU?







HAMAR ZALDI DAUZKAGU ETA LAGUN BATEK BOST EROSI DIZKIGU.ORAIN ZENBAT ZALDI DAUZKAGU?





BOST TXUPATXUS DAUZKAT ETA ANEK LAU EMAN DIZKIT. ZENBAT  TXUPATXUS DAUZKAT ORAIN?





LAU TXERRI DITUT ETA OIHANEK HIRU OPARITU DIZKIT. ZENBAT TXERRI DITUT?

2011/05/04

Antzerki emanaldia

Apirilaren 11ean Aizarna, Errezil eta Bidaniko eskolakoak etorri zitzaizkigun Albizturrera bisitan eta egun
zoragarri bat pasatu genuen. Antzerkiak, bertsoak, jolasak... denetik izan genuen.

2011/03/30

AITON-AMONEKIN SOLASEAN



BIZIDUNAK IKASTEN ARI GARA ETA AITON-AMONEI LAGUNTZA ESKATU GENIEN PENTSATUZ ASKO DAKITELA GAI HONETAZ, GUK BAINO GEHIAGO NOSKI!!!
HEMEN IZAN GENITUEN BENITA (EKHIREN AMONA), ARANTXA (RUBEN ETA MAIDERREN AMONA) ETA JUAN MARI (NAHIA ETA ENAITZEN AITONA).
ESKERRIK ASKO BERAIEI GURE ZALANTZAK ARGITZEAGATIK!!!!

                                           

        

INAUTERIAK 2011



BIKAIN!!! EARRA IZAN ZEN!!!
MOZORRO DENDA BALITZ BEZALA JARRI GENUEN FRONTOIA.
HANDIAK TXIKIAGOAK  MAKILATUZ, MOZORRO DESBERDINAK PROBATU ETA PROBATU, ESTILO BERRIAK SORTUZ.!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


:)








2011/02/17

HAUR HEZKUNTZAKO GELA 2-3 URTE

KAIXO LAGUNOK. GU ESKOLA HONETAKO IKASLE TXIKIENAK GARA.GURE IZENAK:TOMAS,MALEN,ENAITZ,IZAR, EGOITZ, ENARA,BE√ĎAT ETA UGAITZ DIRA.EZAGUTU NAHI BAGAITUZUE BEGIRATU AZPIAN DAGOEN ARGAZKIAN.

                           ONDO IZAN ETA BESTE BAT ARTE. AIO..................................

2011/02/09

Santa Ageda

Aurreko urteetako ohiturei jarraituz aurten ere Santa Ageda bezperan herrian zehar ibili gara kantari.

Txina

NI JAO! lagunok, zer moduz?
Gu hemen lan eta lan beti bezala eta Txinari buruz ere asko ikasi dugu.
Ba al zenekiten nondik datorren Txina izena? ba... Quin (txin irakurtzen da) dinastiatik.
Txinari buruz gehiago jakin nahi baduzue ikusi ondorengo bideo hau.

Albizturko herria

Inguruneko 1. gaiean gure herriari buruz zerbait gehiago ikasi dugu. Zuek ere gehiago jakin nahi baduzue ikusi ondorengo bideo hau: