2012/11/30

2012/11/23

BURUKETAK 4 ETA 5 URTEKOENTZAT

1.- BURUSOIL BATEK 5 ILE DAUZKA ETA 2 KENDU EGIN DITU. ZENBAT ILE DAUZKA ORAIN BURUAN?





2.- LAU KATU DAUZKA IRATIK ETA NOAK 2 KATU DAUZKA. ZENBAT KATU DAUZKATE  GUZTIRA?





3.-ALAITZEK    UME BAT  DAUKA ETA GARAZIK BOST  UME DAUZKA.   ZENBAT UME DAUZKATE  BIEN ARTEAN?





4.- BEHI  BATEK LITRO BAT ESNE EMATEN DU ETA BESTE BEHI BATEK BI LITRO ESNE EMATEN DITU. ZENBAT ESNE EMATEN DUTE BIEN ARTEAN?





5.-HIRU  TRATORE  DAUDE   LANEAN  ETA  BI  MATXURATU   EGIN  DIRA.   ZENBAT  TRATORE   DAUDE  LANEAN?



6.- ZOO   BATEAN  2  LEHOI  DAUDE  ETA  BAT  JOAN   EGIN  DA.  ZENBAT   LEHOI  DAUDE  ZOAN?





7.-MENDIAN  3  ZALDI  DAUDE  ETA  2  ETORRI  EGITEN  DIRA.  ZENBAT  ZALDI DAUDE  GUZTIRA?





8.-GARAZIREN  ETXEAN  2  KATU  DAUDE  ETA  2  EROSI  EGITEN  DITU.   ZENBAT  KATU  DAUZKA  ORAIN  GARAZIK?



2012/11/16

TXINGURRIAK

LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak Ingurunen TXINGURRIAK lantzen aritu gara. Gelan txingurritegi polit eta eder bat daukagu eta egunero zaindu eta jarraipen bat egin dugu. Horrela ikasi dugu txingurrien mundu zoragarria.                              


2012/10/19



 JOKU OLINPIKOEN  AURKEZPENA



Aurten Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok  JOKU OLINPIKOEI buruz ikasten aritu gara. Orain badakigu urritasunak dituzten pertsonek ere aukera dutela hain famatuak diren JOKU OLINPIKOetan parte hartzeko. Urduritasunak merezi izan dute, aurkezpen dotorea egin bait dugu.

 BAI HOIXE!!!!!!!



2012/09/28



LIBURUEN 

ALTXORRA




 
Irailaren 24an Imanol etorri zitzaigun liburuen altxorrarekin, bere aurkezpena oso interesgarria izan zen eta ideia asko eman zizkigun, gomendio batzuk ere bai.
Iaztik alderatuta liburu berri asko ikusi ditugu eta benetan politak dira.


Komikiak ere badaude, denak irakurri ditugu eta gustatu zaizkigu, gomendatzen dizkizuegunak: “AZKEN GARAIPENA “, “INDIANOA” eta “1512 NAFARROA AMETS URRATUA”.

“MAITAGARRIEN BELARRAK” liburuak benetan itsura ederra du, oraindik irakurri ez badugu ere.
Iristen zaizuenean aprobetsatu eta disfrutatu guk bezala.

2012/06/10

LANBPETUTA IBILI GARA!




Guk arrainak bota genituen eta alkatearekin egon ginen.
  

Babarrunak landatu ditugu. Oihanen amona etorri zen eta aitzurra eman zigun.



Oihanen amonak konejuak ditu eta ikusi egin genituen.




















2012/06/08



 Ostegunean, ekainak 7, Zarautzera joan ginen. 5. eta 6. mailkoak surf egitera joan ziren eta beste guztiak hondartzara.



 
Hondartzan uretan ibili ginen baina ura oso hotza zegoen.



Bazkaltzera parke batetara joan ginen eta inguruan zisneak, dordokak eta ahateak zeuden.




 Irteerara Alkizako eskolakoekin batera joan ginen eta primeran pasatu genuen.



 AUPA ALBIZTUR ETA ALKIZA!





 Argazki gehiago ikustea nahi badituzue jarraitu ondorengo enlazea:https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/ZARAUTZ?authkey=Gv1sRgCJOc5KGE2crB1wE









2012/05/16

OKINDEGIRA BISITA


Asteartean, Maiatzaren 15ean Albizturko Okindegian izan ginen Haur Hezkuntzako ikasleak. Joxe Mari Zubizarretak erakutsi zigun ogia nola egiten den. Jakin nahi al dezue errezeta?

OSAGAIAK

     - Ura
     - Legamia
     - Gatza
     - Irina

NOLA EGIN

     - Masa egin
     - Forma eman
     - Puztu
     - Labean sartu











Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, jarraitu ondorengo enlazea: https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/OkindegianHH?authkey=Gv1sRgCIO_p8DX8aKraQ

2012/05/11

ESKOLA TXIKIAK 25 URTE, MENDIKUTERA GOIZ PASA

 Maiatzaren 5ean eskolako ikasle, guraso eta lehen eskolan ibilitako ikasle batzuk Mendikutera joan ginen goiz-pasa.

Albizturko plazatik abiatu eta kotxez Intxurbiraino joan ginen, handik Mendikute puntaraino berriz oinez.





Bertara joateko bi pasabide daude eta batzuk batetik eta beste batzuk bestetik joan ginen.





 Aurten Eskola Txikietako festaren 25. urteurrena ospatzen dela eta, aurrez pankarta prestatu eta Mendikute puntan denon argazki bat atera genuen. EDERKI PASA GENUEN!!!!

Argazki gehiago ikustea nahi badituzue jarraitu ondorengo enlazea:  https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/MendikuteArgazkiak?authkey=Gv1sRgCI_SvMKBmYH9bw


2012/04/27

ERAKUSKETA

 JOAN ZEN HIRUHILABETEAN GERNIKAKO BONBARDEAKETA, "GERNIKA" KOADROA ETA PICASSOREN BIOGRAFIA LANDU GENITUEN. 

BONBARDEAKETA 1937KO APIRILAREN 26AN IZAN ZELA IKASI DUGU ETA PASATU DEN OSTEGUNEAN 75 URTE BETE DIRELA ERE OHARTU GARA.

GUK "GERNIKA" KOADROA KOLORETAN MARGOTU DUGU ETA GURASO ETA HERRITARREI AURKEZTU DIEGU. HORRETARAKO ESKOLAN MUSEO BAT ANTOLATU GENUEN ETA AZALDU GENIEN NOLA GERTATU ZEN BONBARDEAKETA, PICASSOK KOADROAREKIN ZER IRUDIKATU NAHI ZUEN ETA PICASSOREN BIZITZA. BISITARIEN BALORAZIOA OSO ONA IZAN ZEN.


2012/03/14

TOPIC

Tolosako Topik-en txontxongiloen erakusketa ikusi genuen. Mariona ezagutu genuen eta magia ere egin zuten. Ate atzetik Pinotxo ikusten zen eta gero egurrak bakarrik. Kristalaren azpian liburuak zeuden beste leku batean.




Txotxongilo asko zegoen eta gehiago ematen zuen ispiluak zeudelako. Tailerrean bakoitzak gure txotxongiloa egin genuen.







"Iluminando la noche" saioa asko gustatu zitzaigun.Berriz ere joan nahi dugu

GERNIKA


Hiruhilabete honetan, Picasso eta "Guernica" bere koadro ospetsua lantzen ari gara. Martxoaren 2an Gernikara joan ginen eta argazkian "Bakearen Museo"ko sarrera ikusten duzue.
 
Gernika bonbardeatu zutenak alemaniarrak izan ziren Francoren agindupean. Areto honetan ikusi genuen bideoari esker baieztatu genuen alemaniarrak errudun sentitzen zirela eta barkamena eskatu zutela. Frankok ordea ez zuen inoiz onartu Gernikako sarraskia egin zenik.

Museoa ikusi ondoren Gernikako Arbola famatua ikustera joan ginen. Oso interesgarria izan zen eta ederki pasa genuen. Zuek ere animatu, joan eta ikusi, merezi du! 








Argazki gehiago ikustea nahi badituzue, jarraitu ondorengo helbidea: 
 https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/GERNIKA20120302?authkey=Gv1sRgCNXdvMLes_a4hQE




Martxoaren 1ean Yolanda Arrieta idazlea etorri zitzaigun eskolara



Adi egon ginen bere kontakizunak entzuten



Azkenean beldarraren ipuina kontatu zigun. Handi-handia egin zen asko jan ondoren eta azkenean tximeleta bihurtu zen. Primeran pasa genuen!





Argazki gehiago ikustea nahi baduzue jarraitu ondorengo helbidera:  

2012/02/24

IRITSI ETA JOAN DIRA IHAUTERIAK




Ostegun gizen egunean oso ondo pasa genuen! Oso dotore jantzi ginen eta dantza alai bat prestatu genuen.





Marakak guk egin genituen eta gero kalean geundenean astindu genituen herri osoan gure soinua zabaltzeko!







Argazki gehiago ikustea nahi baduzue, jarraitu ondorengo enlazea:

https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/IHAUTERIAK?authkey=Gv1sRgCN3jkPHrhICQgAE

2012/02/15

ERAIKUNTZEKIN JOLASEAN

 2-3 urtekoak eraikuntzekin jolasean ibili gara eta begira nolako etxe dotoreak eta dorre altuak egin ditugun!



2012/02/08

ELURRA!

 Aurreko asteko eta aste honetako eguraldiak elurra utzi du Albizturko herrian eta nola ez, guk ederki aprobetxatu dugu!.





 Elurretako panpina denok batera egin genuen. Elurtxo izena du.
         



    Elurretan denak batera         jolastu genuen.



 
 
Elurrak mara-mara zuritu du Albiztur










Argazki gehiago ikusi nahi badituzue honako enlaze honetan aurkituko dituzue!

 https://picasaweb.google.com/10725278100805281262/ELURRA?authkey=Gv1sRgCPDOjZqitMmVqAE