2012/03/14

TOPIC

Tolosako Topik-en txontxongiloen erakusketa ikusi genuen. Mariona ezagutu genuen eta magia ere egin zuten. Ate atzetik Pinotxo ikusten zen eta gero egurrak bakarrik. Kristalaren azpian liburuak zeuden beste leku batean.




Txotxongilo asko zegoen eta gehiago ematen zuen ispiluak zeudelako. Tailerrean bakoitzak gure txotxongiloa egin genuen.







"Iluminando la noche" saioa asko gustatu zitzaigun.Berriz ere joan nahi dugu

GERNIKA


Hiruhilabete honetan, Picasso eta "Guernica" bere koadro ospetsua lantzen ari gara. Martxoaren 2an Gernikara joan ginen eta argazkian "Bakearen Museo"ko sarrera ikusten duzue.
 
Gernika bonbardeatu zutenak alemaniarrak izan ziren Francoren agindupean. Areto honetan ikusi genuen bideoari esker baieztatu genuen alemaniarrak errudun sentitzen zirela eta barkamena eskatu zutela. Frankok ordea ez zuen inoiz onartu Gernikako sarraskia egin zenik.

Museoa ikusi ondoren Gernikako Arbola famatua ikustera joan ginen. Oso interesgarria izan zen eta ederki pasa genuen. Zuek ere animatu, joan eta ikusi, merezi du! 








Argazki gehiago ikustea nahi badituzue, jarraitu ondorengo helbidea: 
 https://picasaweb.google.com/107252781008052812621/GERNIKA20120302?authkey=Gv1sRgCNXdvMLes_a4hQE




Martxoaren 1ean Yolanda Arrieta idazlea etorri zitzaigun eskolara



Adi egon ginen bere kontakizunak entzuten



Azkenean beldarraren ipuina kontatu zigun. Handi-handia egin zen asko jan ondoren eta azkenean tximeleta bihurtu zen. Primeran pasa genuen!





Argazki gehiago ikustea nahi baduzue jarraitu ondorengo helbidera: