Eskolako ume
baten ama eta izeba animatu dira eskolara etorri eta ipuinak kontatzera. Ipuin
pila kontatu dizkigute. Danok egon gara oso gustura, nola txikienak baita
handienak ere.
Asteazkena 21ean Pello Añorga etorri zen eskolara. Hiru istorio kontatu zizkigun. Istorio hauen bidez kontatu zigun nola askotan kampotik etorritako umeek gaizki pasatzen duten gure eskoletan. Konturatu gara kolore askotako edo herrialde askotako jendea ezagutuz, asko aberastuko garela.
Albizturko Zubiaurre etxea abenduaren hasieran bota zuten. Jabea Gomaztegi baserrikoa zen baina udaletxeak erosi zuen. Orain, etxea zegoen lekuan, errepidea zabaldu eta aparkalekuak eta espaloia egin behar dituzte.
Errepideari argitasun handia eman dio.
3. zikloa
Abenduak 12an Altzora joan ginan Lizartzakoak eta gu. Hiru eskolak lurrari buruzko proiektua lantzen aritu gara eta ikasitakoa elkarri azaltzeko aukera izan genuen. Lagun berriak eginez,oso ondo pasa genuen.