2015/03/27

ALBIZTURREN ERE KORRIKA





Martxoak 22an gaueko 10:30etan iritxi zen KORRIKA Albizturrera.  Giro ederrean hartu genuen lekukoa. Ordurako herrian,  ostatuan bokatak jan eta indartsu geunden  aldapa behera korrika saioa egiteko. Talde polita elkartu ginen herrian euskararen alde pauso bat gehiago emateko gogoz.



                                   Aurten 6.maila bukatzen  duten Nahia eta Naroa lekukoarekin.





 

ALTZO , LIZARTZA ETA ALBIZTUR ELKARLANEAN ALBIZTURREN

Martxoak 18an Altzo eta Lizartzakoak etorri ziren guregana,  hiru eskolak aurrera daramagun  proiektua  sendotzeko asmotan. Hiruhileko honetan airearen inguruan aritu gara eta  frontoian zikloka elkartu eta talde bakoitzak  aireko garraio bat eraiki genuen. Ederki pasa genuen elkarrekin lanean eta baita jolasean ere.
Topaketari bukaera emateko  globoa  aireatzea ere lortu genuen . Globoaren aireatzea ikusi nahi duenak youtuben du ikusgai.
Hurrengo hiruhilekoan uraren iguruan arituko  gara eta   Lizartzan elkartuko gara. Dagoeneko irrikitan gaude!!!!!