2015/06/12

KURTSOARI AGURRA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 Aurtengo kurtsoa amaitzear dugu eta gure blogeko saioak ere atseden alditxo bat hartu beharko du.

DATORREN IRAILEAN BUELTAN IZANGO GARA BERRIRO ERE!!!!!!!!!!!!!!!

 Ah baina joan baino lehen

     ZORIONAK Miatzetik Abuztura bitartean urteak betetzen dituztenei







Zorionak Carmen, Anuk, Ugaitz, BeƱat, Oihan, Oier, Oinatz, Ixa, Iraila, Nahia eta Maiderri.





                                                     ZORIONAK!!!!!!!!!!!!

MARTXOA ETA APIRILEAN URTEAK BETE DITUZTENEI ZORIONAK


Zorionak Malen, Markel, Ilargi, Aratz, Iraide, Xuban eta Sergio.

                        ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO DENON PARTETIK


                                                                MUXUAK!!!!!!!!

2015/06/05

KURTSO BUKAERAKO FESTA


Maiatzak 29an eskolako festa ospatu genuen. Beti bezala izugarrizko emanaldia prestatu genuen, Naroa eta Nahiak ederki aurkeztu zuten. Ikusgarria izan zen haur hezkuntzakoen zirkoa, cups songa, gorputz perkusioa eta akrosporta ere. Antzerkia berriz ederki atera zitzaigun eta gustora gelditu ginen.

Festari bukaera emateko, frontoian afaldu genuen ikasle, guraso eta irakasleak elkarrekin. Nahikoa musika eta dantza izan genuen.





HONDARRIBIRA IRTEERA


Maiatzak 21-22an 5 urtetik gorakoak 2 egun pasatzera Hondarribira joan ginen. Espero genuen baina askoz eguraldi hobea egin zuen eta prestatuta zegoen guztia egiteko aukera izan genuen. Hondarribi ezagutu, hondartzan akrosport egin ... Primeran pasa genuen, gauean pijama festa eta diskoteka ere egin genuen.