Atzo Mikel Prietoren bisita izan genuen eskolan. Albizturreko baserrien inguruan liburu eder bat argitaratu du eta gure galdera eta zalantza guztiak ederki argitu dizkigu.Plazer bat izan da , eskerrikasko!
OSTIRALEAN META EGIN GENUEN. ANTXONEK LAGUNDU ZIGUN.ANTXON OHIAN ETA ARATZEN AITTONA DA.
BELARRA EGURRAREN GAINEAN JARRI GENUEN.META BARATZAREN ONDOAN JARRI GENUEN.ESKOLAKO UME GUZTIOK PARTE HARTU GENUEN.
OSO POLITA GELDITU DA ETA OSO ONDO PASA DUGU.
Ostiralean Azpeitiko Garagune zentroko lagunak etorri ziren eta elkarrekin gabonetarako zuhaitza egiten hasi ginen. Kafe kapsulak hustu, garbitu, kartoia moztu. Lan handia izan zen baina ederki pasa genuen. Txikiak barruraino bustita bukatu zuten eta besteak berriz, eskuko minez. Uff gainera Olatzek esan zigun motel ikusi gintula eta lana bukatzeko gelditu zitzaigun. Eskolan denborarik ez dugunez, kafe kapsulak, etxera eramatea erabaki dugu, ea denen artean bukatzen dugun. Hurrengoan etortzerako dena prest izango dugu eta montatzen hasiko gara. Mila esker zuen bizkotxo, irripar eta besarkadengatik.