2016/12/23


AURTEN ERE ETORRI ZAIGU OLENTZERO BIXITAN! MARRAZKI, ABESTI, OLERKI ETA

DANTZA ESKEINI DIZKIOGU.

OSO POZIK JOAN DA! MUXU BAT OLENTZERO









ONDO PASA OPORRAK. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

2016/12/14

ELKARTASUN AZOKA





Abenduaren 3an Elkartasun Azoka ospatu genuen. Sekulako giroa sortu zen bertan, era askotako postuak izan ziren, barazkiak, pintxoak, taloak, aurretik egindako janariena, ogi tailerra, apustu egitekoa...Guraso eta herritarrak ekarri zituzten saldu beharreko produktuak eta lortutako dirua Baltistan fundazioari eman zaio. Azoka hau, alde batetik, eskolan ikasleak egindako lanaren emaitza izan da eta bestetik, Eskola komunitatearen inplikazioari esker lortu da.Beraz, Guztion elkarlanaren emaitza izan da. Mila esker denoi.

2016/12/01

AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA


Ostiral goizean "Ferdinando" eta "Rosa Caramelo" bideoak ikusi genituen. Txiki eta haundi, denak nahastuta 4 talde egin genituen.
2 taldek "Ferdinando" ikusi genuen eta beste biak "Rosa Caramelo". Ondoren marrazkiak egin geituen eta ondorioak atera genituen.

NOLA NESKEK NAHIZ MUTILEK ESKUBIDE BERDINAK DAUZKAGU!!!





2016/11/25

BALTISTAN FUNDAZIOA

 

HEMEN GARA BERRIZ ERE!!!



Azokarekin lotuta, dagoeneko erabaki dugu azokan ateratzen dugun diru guztia Baltistan fundazioari ematea.

hemen duzue fundazio honi buruzko informazio pixkabat:




BALTISTAN FUNDAZIOA


Baltistan fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da.

Elkartasun talde hau, Felix Iñurrategiren omenez sortua izan zen 2001ean. Baltistan Txina eta India ondoan dagoen lurralde menditsua da.Tarteka uholde indartsuak ere egoten dira bertan.
Fundazio honen helburua, Hushe-eko haraneko komunitatearen hezkuntza indartzea, kalitatea hobetzea, ikasleen arteko  berdintasuna bermatzea eta hezkuntza guztientzako izatea da.



2016/11/21

ELKARTASUN AZOKA ALBIZTURREN


KAIXO DENOI!!!

Abenduak 3, larunbata, elkartasun azoka izango da Albizturren, goizeko11:00etatik eguerdira bitarte.
Guraso elkartekoekin batera ari gara guztia antolatzen.
Bertan, baratzeko produktuak, taloak, fruitu lehorrak... denetik izango da!!!

Hartu saskia edo poltsa eta etorri gure azokara!!!







AZOKAREN BERRI EMATEKO KARTELAK ERE PRESTATU DITUGU "PUBLISHER" PROGRAMA ERABILIZ.

EA GUSTATZEN ZAIZUEN!!! 



ANIMATU ZAITEZTE!!!

2016/11/18

ARTOAK ALETZEN IBILI GARA







NAPOLITANAK EGIN DITUGU









ETA GOXO GOXOAK ZEUDEN!!!!

2016/11/11

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK OGI ONAN


HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK OGI ONAN IZAN GINEN. OGIA EGIN GENUEN ETA OSO GOXOA ATERA ZEN. HAUEK DIRA OSAGAIAK; IRINA, URA GATZA, LEGAMIA. OSO ONDO PASA GENUEN. ESKERRIK ASKO JOXE MARI ETA GARBIÑE

2016/11/03

BARATZA LANTZEN

Eguraldia oso inportatantea da baratza ondo lantzeko.Horregatik egunero-egunero eguraldia begiratzera joaten gara eta orri batean idazten dugu euririk egin duen, haizea launa dabilen, eguna oskarbi edota lainotsu dagoen...
Hori dena jasotzeko plubiometroa eta anemometroa egin  ditugu. Haundiek haize orratza ere egin dute.

Hauek dira erabili ditugun tresnak anemometroa egiteko:
Eta hauek berriz, egiteko pausuak:
  


 Hona hemen  gure anemometroa eta plubiometroa:





 Baratza ere MUNDIALA ari zaigu geratzen. Azak, ilarrak, tipulak, bartxuriak, babak, azalorak eta eskarolak landatu ditugu.