2016/10/27

IGELDOKO METEOROGI ZENTRORA IRTEERA




KAIXO DENOI 

Duela bi aste, urriak 18an, Igeldoko meteorogi zentrora joan ginen.
Asko ikasi genuen eguraldiari buruz eta bitxikeria ugari erakutsi zizkiguten. Terrazara igo ginen eta izugarrizko paisaiak ikusi genituen bertatik.

Orain eskolan publiometroa, anemometroa eta haize-orratza egin ditugu eta Albizturko meteorologi zentroa sortu dugu.

IRTEERA POLITA IZAN ZEN.





IRUDIAN IKUSTEN DUZUEN ERAIKINA DA IGELDOKO METEROLOGI ZENTROA.
OSO ERRAZ IRITSI GINEN BERTARA.

                                                              ONDO IZAN!!!



2016/10/19

16-17 IKASTURTEA


                                           


                                            ONGI ETORRI 16-17 IKASTURTERA


Ikasturte berria hasi dugu eta horrekin batera proeiktu berriarekin ere hasiak gara.
Aurten Amalurra proiektuarekin hasteko, baratza izango dugu ardatz. Kalabazak, piperrak, babarrunak, tomateak... jaso ditugu eta hauetatik batzuk hazitarako gorde ditugu. Beste batzuk enbotatu ere egin ditugu.






Horrelako baratzarik ez genuke izango familien laguntzarik gabe. Argazkian ikus daiteken bezala, baratza txukun gelditzen ari zaigu, atea eta guzti.

Mila esker jaso dugun laguntzagatik eta ea uzta ona izaten dugun eta azoka eder bat prestatzen dugun abenduan!!