2016/12/23


AURTEN ERE ETORRI ZAIGU OLENTZERO BIXITAN! MARRAZKI, ABESTI, OLERKI ETA

DANTZA ESKEINI DIZKIOGU.

OSO POZIK JOAN DA! MUXU BAT OLENTZERO









ONDO PASA OPORRAK. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

2016/12/14

ELKARTASUN AZOKA





Abenduaren 3an Elkartasun Azoka ospatu genuen. Sekulako giroa sortu zen bertan, era askotako postuak izan ziren, barazkiak, pintxoak, taloak, aurretik egindako janariena, ogi tailerra, apustu egitekoa...Guraso eta herritarrak ekarri zituzten saldu beharreko produktuak eta lortutako dirua Baltistan fundazioari eman zaio. Azoka hau, alde batetik, eskolan ikasleak egindako lanaren emaitza izan da eta bestetik, Eskola komunitatearen inplikazioari esker lortu da.Beraz, Guztion elkarlanaren emaitza izan da. Mila esker denoi.

2016/12/01

AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA


Ostiral goizean "Ferdinando" eta "Rosa Caramelo" bideoak ikusi genituen. Txiki eta haundi, denak nahastuta 4 talde egin genituen.
2 taldek "Ferdinando" ikusi genuen eta beste biak "Rosa Caramelo". Ondoren marrazkiak egin geituen eta ondorioak atera genituen.

NOLA NESKEK NAHIZ MUTILEK ESKUBIDE BERDINAK DAUZKAGU!!!