ARTISAU AZOKA
Apirilak 7an, hiru hilekoa bukatzeko, artisau azoka egin genuen plazan.
Bertan hainbat tailer egin genituen ikasle eta gurasoen artean.
Guraso batzuk txotxongiloentzako arropak josi zituzten, beste batzuk pilotak egiten erakutsi ziguten, beste batzuk gazta egin zuten, eta beste batzuk egurra tailatzen aritu ziren.
Irule bat ere etorri zitzaigun, Lasturko irulea bera, haria nola egiten den erakutsi zigun eta gu ere saiatu ginen haria egiten, zaila benetan!!!
Eta guk ikasleok, txotxongiloak, buztinarekin gauzak, saskiak,
ukenduak eta pitxiak egin genituen gurasoei erakusteko.
Eskerrik asko gurasoei emandako laguntzarengatik eta dakitena erakusteagatik. Nola ez, iruleari ere horrelako altxor bat erakusteagatik.
