2018/02/15

IÑAUTERIAK 2018

Ez zitzaigun asko kosta iñauteritan eskolara etortzea. Ederki ibili giñan!

  Iñauteriak 2018 VID-20180214-WA0002 VID-20180208-WA0012
MIGUEL PINTO LAILA ETA MIKELEN AITA URTARRILAREN 12AN "HIRU TXERRITXOEN" IPUINA KONTATU ZIGUN PORTUGESEZ. MILA MILA ESKER

2018/02/02

Gaurkoan, sukaldaritza tailerrean gure Feli kuttunaren etxean aritu gara lanean. Talo egile profesionalen pare!
Eskerrikasko FELI!!!!!!!!!!!!!!!!!




2018/02/01

LIZARTZA, ALTZO ETA ALBIZTURKO ESKOLAKO IKASLEEN ARTEKO TOPAKETA

Urtarilak 19an Altzo, Lizartza eta aAbizturko eskolako ikasleen arteko topaketa egin genuen. Eta lau topagune egin genituen. Bi taldetan gurasoek lagundu ziguten, antzerki bat sorginarena izan zen eta bestea Mariorena, oso politak biak, baina Albizturko haurrek ere egin zuten antzerki bat IPOTXAREN ETXEA izena zuena. Udaletxean berriz, aurten Albizturko ikasleek  egin dutena bideo batean azaldu zuten, besteek berriz  euskal mitolojiako pertsonaien puzlea osatu genuen.

PRIMERAN IBILI GINEN














BIDANI ETA ALBIZTUR TXURI URDINEN ETA EKOGUNEN

Bidani eta Albiztur elkartu ginen eta Txuri Urdinera joan ginen denok batera.
Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen patinatzen.
LH tik behera Ekogunera joan ziren, haiek ere uste dugu oso ondo pasatu zutela. Beraiek  Bidanikoekin batera  beste autobus batean joan ziren.