2018/03/21

BALEAREN NEURKETA

"Mila bederatziehun ta lehenengo urtian...". Nolakoa zen balea hura? Ozta-ozta baina lortu genun denon artean balea marraztea!


Balearen neurketa

2018/03/19

Larraitzen bisita

Ostiralean Larraitzen bisita izan genuen. Berari esker berdela eta antxoak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko Larraitz! Larraitzen bisita

2018/03/16

LIBURUEN ALTXORRA

Aste honetan bisita berezi bat izan degu eskolan. Imanolek Liburuen Altxorra ekarri digu eta bertan egongo da denboralditxo batez. Aukera paregabea gurea. GOZATU!!! Liburuen altxorra

2018/03/12

OLINPIADA TXIKIA

Ostiralean Tolosara joan ginen inguruko eskola txikietako ikasleekin batera olinpiadetan parte hartzera. Ederki pasa genuen!


Olinpiada txikia

2018/03/08

Martxoak 8 Emakumeon eguna

Emakumeon eguna ospatu dugu gaurkoan Albizturren. 
Besteak beste, goizean ipuin bat ikasle, guraso eta irakasleon artean irakurri dugu eta ondoren pankarta prestatu dugu. Milesker modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi!Martxoak 8


Asmakizunetara jolasteko aukera ere izan dugu. Ea zuek asmatzen duzuen!

  VID-20180227-WA0001

2018/03/07

HODEI ARREGI IPUIN KONTALARIA

Martxoak 2an Hodei arregi ipuin kontalaria etorri zitzaigun AHOZ AHO programak eskainita. 

Arratsalde eder bat pasa genuen ipuinak entzunez.

Eskerrik asko Mai Gorostiaga, Alaien aitari, bere eskaintzagatik eta beste horrenbeste Hodei Arregiri, ipuinak hain ondo kontatuz hainbeste gozarazteagatik.


HODEI ARREGI

2018/03/02

ALBIZTUR ZURI ZURI

Berriro ere Albiztur manta zuriz estalita ikusteko aukera izan dugu aste honetan. Bai polita!!!!!!!

EDERKI PASA GENUEN, ONDORENGO ARGAZIETAN IKUSTEN DEN MODUAN





                                       
                                          ZELAIA ZURI ZURI
                                          ELURRAREN MIRARI
                                                                                 



                                          PARKEKO TXIRRISTAN BAINO HOBETO EGIN GENUEN IRRIST!!!!



ELURRETAN ARRASTAKA  BLAI EGINDA BUKATU GENUEN!!!!


ESKERRAK ARMUÑOKOEI!!!!!!!!