2018/04/26

BASERRIKO BIZIMODUA LEHEN ETA ORAIN


    KAIXO!!!


Hiruhileko honetan baserriko bizimodua eta tresneria lantzen ari gara. Hasteko, mahai-inguru bat egitea pentsatu genuen eta horretarako  emakume baserritarrak gonbidatu genituen eskolara. Baita gonbitea onartu ere, hemen elkartu ziren zazpi emakume baserritar beraien bizipenak guri kontatzeko prest. Getaritik eta Goizuetatik ere etorri zitzaizkigun mahai-inguruan parte hartzera.










Ondoren Muñazpi baserrira joan ginen, mahi-inguruan aipaturiko garai bateko lanabesak ezagutzera. Mari eta bere ama Guadalupe izan genituen gida lanetan. Anitak eskeinitako pasta goxoak jan ondoren, eskolara bueltatu ginen, koadernoak lanabes ezberdinen izen eta marrazkiz beterik.












ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU:


ARANTXA, GUADALUPE, MARI ETA ANITA, FELI, KARMEN, MARTINA ETA GETARI ETA GOIZUETATIK ETORRI ZIREN MARIA PILAR ETA MILARI.


MILA ESKER!!!




2018/04/16

LAGUNTXO BERRIAK ESKOLAN

Gaur laguntxo berriak etorri dira eskolara. Ongi etorri gure artera Beltxita eta Morenita!! Eskerrik asko Katixa, Ilargi, Nagore eta Iñaki! Ongi zainduko ditugu! Oiloak eskolan

2018/04/09

AKUARIUMERA ETA KRISTINAENEARA IRTEERA

Oporrak hartu aurretik Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleok Akuariumera joateko aukera izan genuen eta Lehen Hezkuntzakoek, aldiz, Kristinaeneako inguruak bisitatu zituzten. Ederki pasa genuen eguna! AKUARIUMA ARRAINAK JATEN TXURI ETA KONTXITA MARRAZOA JATEN 2