2018/05/24

LIZARTZAN TOPAKETAK


Kaixo lagunok,

Pasa den ostegunean Lizartzara joan ginen, bertan Lizartza eta Altzoko lagunekin elkartuz jolas asko egin genituen. Ume asko elkartu ginenez bi taldetan banatu behar izan genuen, Haur Hezkuntzakoak eliz azpian eta Lehen Hezkuntzakoak berriz frontoian ibili ginen. Hainbat jolasetan primeran pasa  eta ederki gosetu ondoren, eskola ondoko parkean elkartu ginen denok hamaiketako goxo bat egitera.

EDERKI PASA GENUEN!!!!!

EA NOIZ ELKARTZEN GAREN BERRIZ!!!!!!! LIZARTZA TOPAKETA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina